
HURRENGO EDIZIOA: DONOSTIA, MAIATZAK 14, 15 ETA 16 · 240 € · MATRIKULA ZABALIK MAIATZAREN 12RA ARTE.
Ikastaro hauetako bat egitea ezinbestekoa da gure biurteko ikastaro batean izena eman ahal izateko.
Psikomotrizitatean murgildu nahi duzu? Hemen duzu aukera! Eman ezazu izena sentsibilizazio ikastaroetan. Hiru egunetako hastapen ikastaro hau eginez gero, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko ikastaroa egin ahal izango duzu ondoren.
Datak eta tokia
Izen ematea
240 € Laboral Kutxako kontu honetan: ES74 3035 0009 17 0090087718.
Eduki eskura: ordainketaren ziurtagiria, zure aurpegiaren argazkia (karnet motakoa) eta NANa.
Baieztapen emaila automatikoki jasoko duzu. Nahitaezkoa da hura jasotzea ikastaroa egin ahal izateko.
Helburuak
Lanbide batentzako formakuntza
Taldean parte hartzea mugimenduaren, jolasaren eta harremanaren bidez, “plazer eta ongizate sentsorial-motoreen atzealdearen” oinarritik abiatuz.
Erlaxazio tonikoa eta luzatze-ariketak bizitzea eta barneratzea, “gorputza berriz bereganatzeko” xedearekin.
Besteekin akordio tonikoa hastea, denboran eta espazioan.
Norberaren gorputzaren kontzientzian barneratzea.
Norberaren gorputzaren/mugimenduaren bizipena espazioan/denboran eta besteekin topatzean.
Izena eman aurretik
Ikastaro honen ezaugarriak direla eta, parte-hartzeak osoa izan behar du.
Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko ikastaroa egiteko asmotan dagoenak, beste baldintza batzuen artean, Eskola honek antolatutako Sentsibilizazio Ikastaroren BAT egina izan beharko du.
Ikastaro hauetarako jantzi egokiak (erosoak) gomendatzen dira.
