Psikomotrizitatea
Psikomotrizitate Praktika mugimenduaren bidez umeen heltze psikologikoa helburu duen praktika bat da.
Zertan datza heltze psikologikoa? Ekintza, jolas eta mugimendutik pentsamenduaren sorrerara doan prozesua da, hots, umea mundu sinbolikora iristeko prozesua. Umeak bere irudikapen mental kontziente eta inkontzienteak garatzen ditu bere ekintza, sentsazio eta emozioen bitartez.
Egiazko umeak saltoka, korrika, barrezka, oihuka eta negarka dabiltzan umeak dira. Horrek gakoak ematen dizkigu haurren ekintzek y todo ello tiene un sentido cuyas claves nos proporciona la teoría que, basada en la comprensión psicodinámica de la actividad infantil, nos permite comprender el sentido profundo de todo ello y en consecuencia nos abre un campo de intervención ajustada para que el niño transforme sus impulsos, los canalice, los exprese, incluso los represente en imágenes y creaciones propias.
Horretarako, Psikomotrizitate Praktika espazio eta denboren pedagogian oinarritzen d. Umeak “jolasteko eta mugitzeko plazerretik pentsatzeko plazerrera” doan prozesua garatu dezake psikomotrizitate gelan. Gela hori aberatsa, anitza eta kolorez beterikoa da, eta heldu batek adi jasotzen eta eusten ditu umeek ekoizten dutena: euren zailtasunak, beldurrak, aurkikuntzak, desioak, plazerra eta emozioak. Era aktibo eta enpatikoan laguntzen du helduak umearen heltze prozesua.
Horregatik guztiagatik esan dezakegu Psikomotrizitate Praktikak pertsonen garapen harmonikoa laguntzen duela, joko espontaneotik norberaren identitatearen hazkuntza eta garapen prozesuak estimulatzeko baliabide pribilegiatua baita.
Printzipio horiek Praktikaren bi funtsezko orientazioetan aurki ditzakegu:
Psikomotrizitate Praktika Hezigarri eta Prebentiboa
Ikastetxe eremuan erabiltzen da, 0 eta 7 urte bitartean. Heltze oinarri sendoen garapena laguntzen du, haurrek gorputz eta pultsio energia ekintza eraginkorretan eta pentsamenduetan bilakatu dezaten.
Psikomotrizitate Terapia
Gorputzaren, jokoaren eta mugimenduaren bitartez egiten den terapia da. Horren helburua aparatu psikikoan bulkada eta sentsazioen integrazioa berrezartzea edo ezartzea da. Mota guztietako zailtasunak dituzten umeekin lan egiteko balio du psikomotrizitate terapiak: asaldura psikomotoreak; arreta eskasia; hiperaktibitatea; emozio, adaptazio edota ikasketa zailtasunak; autismoa; desgaitasuna; garun-paralisia…