
Zirkulazio, mugimendu… autonomoak: badakigu zergatik, zertarako eta nola?
Luzarok 40 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko modu berezi batekin gatoz: Luzaroko Topaketak.
Ikasteko, hausnartzeko eta elkarrekin partekatzeko topagunea izango da. Eta lehenengo hitzordua mugimendu autonomoari eta haurrek beren garapenean duten protagonismoari eskainiko diogu.
Bi hitzaldi eta Luzaroko taldearekin mahai-inguru eta solasaldi bat izango ditugu:
10:00 Harrera eta aurkezpena
10:15 – 11:15 Gorka Muñoz: Haur Hezkuntza. Nortzuk gara? Nondik gatoz? Nora goaz?
11:15 – 11:45 Atsedenaldia
11:45 – 12:45 Álvaro Beñaran: Zirkulazio autonomoaren proiektuak era egokian garatzeko oinarrizko hausnarketak
12:45 – 14:00 Luzaroko taldearen mahai-ingurua eta amaierako solasaldia.
Larunbata azaroaren 14a · 10:00 – 14:00 · Seminarixo, Bergara
Doan
Topaketak irekiak dira eta ez da beharrezkoa psikimotrizitatean prestatuta egotea.
Plaza mugatuak.
