Umea bere gorputza eta afektuak, eta bi horien sinbolizazioa, elkarri lotzeko aukera duenean bilakatu daiteke soilik aztarna bioligokoaren eta psikismoaren arteko loturaren eraldaketaren subjektu. Horrela lortu dezake ere bere istorioaren loturaren eraldaketa, zer egin istorioarekin orain eta zer egin hemendik aurrera.
Hori guztia erabat indartzen da umeak bera zaindu duten helduekin duen harreman istorioa errepresentatzen eta sinbolizatzen duen heldu batekin bizitzen badu. Imajinarioaren eta erreala eta sinbolikoa denaren arteko topagunean kokatzen da, hain zuzen ere, psikomotrizistaren presentzia.
Psikomotrizista erreala izan behar da bere jarreretan, mintzairan eta uztartzeko gaitasunean. Psikomotrizista sinbolikoa izan behar da ere haur bakoitzaren jolasean eta jolasarekin jolasteko gaitasunean, umeak bakartzen dituen errealitate aldaezinetik zein fantasiatik askatzeko aukera izan dezaten.
Hortaz, “jolasean jokoan dagoena” ulertzeko gai den heldu bat egon behar da (J. A Rodríguez Ribas), haurra babestu eta laguntzeko gai dena. Hori da ume batek bere burua eraldatu ahal izateko dagoen ziurtasunetako bat.
Horregatik, psikomotrizitate saioak, hezigarriak zein terapeutikoak, haurrentzako aukeraz beteriko tokiak dira. Psikomotrizista baten presentzia badago, noski.
