(Behar bezain) segurua den lotura eratzeko…
- Beharrezkoa da nahikoa ongizate pertsonala duten bi subjekturen arteko harremana.
- Subjektuetako batek, umeak, babesa eta zaintza bilatzen du heldua den beste subjektuarengan, bere biziraupen fisiko eta psiko-afektiboa ziurtatzeko.
- Heldu-subjektuak zaintza maitakorrak ematen ditu eta modu sentikor eta argian erantzuten die ume-subjektuaren behar eta eskaerei.
- Harreman segurua eratu ditzake heldu-subjektuak honako elementuekin: lasaitasuna, maitasuna, arreta sentikorra eta antsietate eta gehiegikeriarik gabekoa.
- Maitasunezko harreman seguru eta argi horrek, baldintza egokietan, banantzeko eta bere identitate autonomoa sortzeko gaitasuna eragin dezake haurrarengan. Horrela, gaitasunak eta mugak dauden mundu errealera sartu ahal izango da.
- Maitatua, baloratua, lagundua, babestua eta eutsia sentitzeak esploratzeko eta norberaren burua eta ingurua eraikitzeko grina sortuko du.
