SENTSIBILIZAZIO IKASTAROAK
ZABALIK DAGO JADA 2022 URTEKO IKASTAROEN IZEN-EMATEA:
Psikomotrizitatean murgildu nahi duzu? Hemen duzu aukera! Eman ezazu izena 2022 urtean antolatuko ditugun sentsibilizazio ikastaroetan. Ikastaro horietako bat eginez gero, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko ikastaroa egin ahal izango duzu ondoren. Hona hemen antolatuko ditugun ikastaroen datak:
- Bilbo: 2022ko maiatzak 13, 14 eta 15.
- Donostia: 2022ko ekainak 3, 4 eta 5.
- Gasteiz: 2022ko irailak 16, 17 eta 18.
- Taldean parte hartzea mugimenduaren, jolasaren eta harremanaren bidez, “plazer eta ongizate sentsorial-motoreen atzealdearen” oinarritik abiatuz.
- Erlaxazio tonikoa eta luzatze-ariketak bizitzea eta barneratzea, “gorputza berriz bereganatzeko” xedearekin.
- Besteekin akordio tonikoa hastea, denboran eta espazioan.
- Norberaren gorputzaren kontzientzian barneratzea.
- Norberaren gorputzaren/mugimenduaren bizipena espazioan/denboran eta besteekin topatzean.
DATAK | TOKIA | ORDUTEGIA |
Maiatzak 13, 14 eta 15 |
Salesianos Deusto. Agirre Lehendakariaren Etorbidea, 75. BILBO. |
Ostirala – 18,00 – 22, 00 Larunbata – 9,00 – 19,00 Igandea – 9,00 – 15,00 |
Ekainak 3, 4 eta 5 |
Arantzazuko Ama ikastola. Martutene Pasealekua, 48. Martutene, DONOSTIA. |
Ostirala – 18,00 – 22, 00 Larunbata – 9,00 – 19,00 Igandea – 9,00 – 15,00 |
Irailak 16, 17 eta 18 |
Colegio Calasanz-Escolapios. Federico Baraibar, 36. Barrio Judizmendi. GASTEIZ. |
Ostirala – 18,00 – 22, 00 Larunbata – 9,00 – 19,00 Igandea – 9,00 – 15,00 |
- Ikastaroaren prezioa 195 €-koa da eta ordainketa Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da: ES74 3035 0009 17 0090087718 .
- Bete orri honetan agertzen den formularioa eta atxikitu ordainketaren ziurtagiria eta karnet motako argazki bat.
- Ikasle kopurua mugatua izango da (36) eta eskariak iritsi ahala banatuko dira.
- Matrikularen BAIEZTAPENA JASOTZEA nahitaezkoa izango da ikastaroa egin ahal izateko.
- Onartutakoei berrespena bidaliko zaie, eta onartu gabeei dirua itzuli.
- Matrikula epea: Ikastaro bakoitza hasi baino 8 egun lehenago bukatuko da.
OHARRAK:
- 2022ko urtarrilan hasiko den 36. promozioari dagokion bi urtetako heziketari lotzeko asmotan dagoenak beste baldintza batzuen artean, Eskola honek antolatutako Sentsibilizazio Ikastaroaren BAT egina izan beharko du.
- Ikastaro hauetarako jantzi egokiak gomendatzen dira.
- IKASTARO HONEN EZAGURRIAK DIRELA ETA PARTEHARTZEAK OSOA BEHAR DU IZAN.