Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 37. Ikastaroa (2024-2025)

Formazio hau egin ahal izateko, sentsibilizazio ikastaro bat egin behar duzu lehenbizi. Sar zaitez hemen zabalik dauden ikastaroak ikusteko.

Ikastaro hau eginez gero, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa egin dezakezu ondoren.

Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 37. Ikastaroa (2024-2025) 300 orduko eguneratze-ikastaro gisa dago homologatuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Sailburu ordearen Ebazpenaren bidez.


Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako formazioa da hau, Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Eskolen Elkarte Europarraren (ASEFOP) kolaborazioarekin.


LANBIDE BATENTZAKO FORMAZIOA

Ikasleek euren heziketa prozesuan autonomia eta ardura izatea da formazioaren printzipio nagusia: Gure xedea ez da hezitzea, norbera hezitzen laguntzea, baizik.

Formazio honek prozesuen eta denboraren beharra balioesten du, printzipioen, ekintza sistemen eta, batez ere, psikomotrizistaren jarrera eta gaitasunen benetako integrazioa egin ahal izateko. Bi urte psikomotrizitate heziketan profesionala izateko eta lau urte psikomotrizitate terapian espezialista izateko.

Euren burua hezi nahi duten eta haurtzaroa ulertu eta nola lagundu jakin nahi duten profesionalei dago zuzenduta.

Zalantzak dituzu?

Irakurri hemen formazio honi buruzko ohiko galderak.

IKASTAROAREN KOSTUA:

1.800€ lehenengo urtean eta 1.800€ bigarren urtean.

ORDAINKETA MODUA:

440€ lehenengo urteko matrikulan eta 440€ bigarren urteko matrikulan.

Gainontzekoa bi urteetan zehar ordainduko da, helbideratutako 8 kuotatan (340€-ko 4 kuota urte bakoitzeko).

Aurrematrikula egiteko ez dugu ordainketarik eskatzen. Hala ere, matrikulazio-prozesua bertan behera uzteko asmoa baduzu, jakinaraztea eskertzen dizugu.

Hezkuntza mailan gaitasun profesionala lortzea da helburu nagusia. Koherentzia eta espezifikotasuna dituzten metodologia, eduki eta gorputz jarrerak zein jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuz:
– Psikomotrizistaren jarreren garapena lortzea.
– PPAren oinarri teoriko eta metodologikoen hausnarketa.
– Heziketarako psikomotrizitatearen zentzuaz jabetzea.

Formakuntza pertsonala

Psikomotrizitate praktikaz hitz egitean zera adierazi nahi dugu: haurrarekin heziketa lantzea, Jarrera Sisteman oinarrituta eta pertsonaren jokabidean, izaeran, afektibitatean eta emozionaltasunean erabat integratutako bitartekoei erreferentzia egiteko teknizitatea aintzat hartuta.

Haurrekin jokatzeko modua gure izaeraren araberakoa izaten da eta haurrarekin erlazionatzeko gaitasuna geureganatzeko ezinbestekoa da formakuntza pertsonala.

Formakuntza pertsonal hori oso lotuta dago gorputzari, motrizitate sentsorial eta emozionalaren berreskurapenari -nahiko ahaztuta dagoena-, haurraren psikomotrizitate adierazpena eta haurrak espazioarekin, objektuekin eta pertsonekin dituen era guztietako ekintzak sentitzeko, bizitzeko eta ulertzeko.

Haurrarekiko jarrera lantzeko formazio pertsonala: haurrak egindakoak ondo “entzuteko” eta jasotzeko, bere mugimendu adierazpenari teoria, keinu, postura eta hizketa doitasuna emateko eta bizipen eta aldentze emozionalaren arteko oreka lortzeko.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 320 ordu.

 

Formakuntza teorikoa

PPA-jardunaren oinarrietan sakontzeaz gain, haurraren heldutasunerako garapenaren teoriak aztertuko dira: egitura motorra, psiko-afektiboa eta kognitiboa, hau da, haurraren izaera globala kontuan hartuz.

Halaber, haur eta lehen hezkuntzarako heziketa berritzaileen proiektu globaletan psikomotrizitate praktika eta prestakuntza koherentziaz integratzea ahalbidetzen duen Formakuntza teorikoa.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 318 ordu.

 

Formakuntza praktikoa

Formakuntzaren ardatz nagusia da. Prestakuntza teorikoa eta pertsonala biltzen eta justifikatzen dituen puntua da.

Formakuntza behaketarekin hasten da (1go urtean) eta ondoren haurrekin psikomotrizitate praktika saioetan elkarlanean arituko dira; saio horiek irakasle batek zuzenduko ditu. Ondoren, bigarren urtean, ikasleen praktika autonomo batez amaituko da. Praktika hori hezitzaile talde batek gidatuko du.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 212 ordu

Zuzendaritza zientifikoa:

ASEFOP (Psikomotrizitate Praktikan Formakuntzarako Eskolen Elkarte Europarra).


ASEFOP formatzaileak:

Rikardo Acebo (Filologoa eta psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea).

Alvaro Beñaran (Pedagogoa, psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea).

IonPérez de Arriluzea (Psikologoa, psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea).


Irakasleak:

Margarita Aresti (Irakaslea eta psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).

Juan Cruz Polentinos (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).

Olalla Aurrekoetxea (Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, Psikologoa eta ASEFOPeko formatzailea).

Iker Amezaga (Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, Psikologoa eta ASEFOPeko formatzailea).

Nerea Martinez Salsamendi (Psikomotrizitatean terapeuta, Psikologoa eta ASEFOPeko formatzailegaia).


Laguntzaileak:

Jon Arana (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).

Gorka Muñoz (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).

Formakuntza ibilbide bat da eta prozesuaren ebaluazioa tutoretza, praktika, formakuntza pertsonala eta mintegi teorikoetan oinarrituko da. Asistentzia eta partaidetza nahitaezkoak izango dira. Heziketaren atal batean %20 edo gehiago huts egiteak kurtsoa baliogabetuko du.

Lehenengo urtean zehar behaketari buruzko idazlan bat aurkeztuko da, eta bigarrenean, praktika autonomoaren bukaerako memoria.

Ikastaroa amaitzean, 850 orduko balioa duen formakuntza izango duzu Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan. UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren berezko titulua da eta Luzaro psikomotrizitate eskolak eta ASEFOPek bermatzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Sailburuordetzak 300 orduko eguneratze-ikastaro modura homologatu du.

Formakuntzaren atalak asteburuetan (orokorrean, hilean behin) eta uztaileko aste trinko batean egingo dira.

Behaketa eta ko-partizipazio praktikak eskola-ordutegi barruan izango dira.

Haurrekin praktika autonomoa garatzeko, bigarren urtean, psikomotrizitate saioak egiteko leku bat aurkitu beharko da.

Hemen ikus dezakezu lehenengo urteko egutegia.

Ikastaroari buruzko galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.