BERRIAK

UNED-Bergara ikastetxe elkartuak eta LUZARO psikomotrizitate Eskolak, (ASEFOP, Europako psikomotrizitate eskolen elkartearen kolaborazioaz), antolatutako Laguntza eta Heziketa formazioen zertifikatuen emanaldia.

Joandako larunbatean, maiatzaren 25-ean, UNED-Bergara-ren egoitzan, UNED- Bergara Ikastetxe Elkartuak eta LUZARO psikomotrizitate Eskolak antolatutako “Berezko kurtsoen emanaldia ospatu genuen, ASEFOP Europako psikomotrizitate eskolen elkartearen kolaborazioaz. Heziketa mailako Formazioa Eusko Jaurlaritzak homologatua delarik.

Ekitaldiaren aurkezpenean, LUZARO eta formazioa jaso duten profesionalek haurrekin dugun konpromezua eta lotura, eta kalitatezko formazioaren garrantzia azpimarratu egin zen, tituluen bilakaeraren gainetik. Konpromezu honek, lotura honek hurrengo Jardunaldietara eramaten gaitu: hauen izenburua eta gai nagusia “Loturaren balorea” izango delako.

Ekitaldi honetan, Hezkuntzako 30. Promozioak...
...eta Laguntzako 6. Promozioak jaso zituzten beren zertifikatuak.
Zertifikatuen emanaldia, presidentzia maila, Luzaro-ko irakaslegoa eta presidentea, Rikardo Acebo eta ASEFOP-eko presidentea, Alvaro Beñaran.
Alvaro Beñaran-en hitzaldia
LUZARO eta ASEFOP-eko presidenteak, Rikardo Acebo eta Alvaro beñaran, eta UNED-Bergarako “Berezko tituluen” arduraduna, Amador Fernández, LUZARO eta UNED-Bergara-ren arteko hitzarmen berria ospatuz.
LUZARO Eskolako kideak, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren Idazkaritzan Joxurekin, idazkaritzako kidea. Joxu, Bea eta Robert-ekin batera( Pili eta Marta ahaztu gabe) , bere lan profesional eta harreman atseginaren bitartez hainbeste lagundu digutenak: milesker, Idazkaritzako taldeari!
Honako emozioz beteriko egun garrantzitsua burutzeko, hamaiketako txiki bat hartu genuen Bergarako taberna batean, ilusio eta emozioak partekatuz. Eta LUZARO eta Psikomotrizitate Praktikaren iraupenagatik topa eginaz, beste 32 urte gehiago, gutxienez, Euskal Herriko haurren garapen osasuntsuaren aldeko lanean jarraitzeko asmoa eta gogoa adieraziz.