Zergatik egin formakuntza Luzaron?

Aurrez aurreko formakuntza zabal baten aldeko apustua egiten dugu, haurrek munduan izateko eta egoteko modua entzun, jaso eta hartu ahal izateko.

Dena behin-behinekoa, azkarra eta presazkoa den garaietan gaude. Gero eta gehiago, subjektibotasunean (“subjektuak” izatean) oinarritutako presentzia/harreman errealaren eta pertsonalaren ordez algoritmoak, makinak eta pantailak erabiltzen ditugu. Denetarako formakuntza eta soluzio azkar ugari bilatu eta aurki ditzakegu.

Eta, hala ere, “salba dezagun planeta” esaten dugu, ez dezagun “gizatasuna” galdu… eta hezkuntza-arloan lan egitea erabakitzen dugu, haurrak beren bizitzetako subjektu izateko eta pantailen eta birtualaren diktadurapean ez erortzeko aukera ematen duten espazioak eraiki ditzakegula sinesten dugulako.

Horrek eskatzen du hezitzaile edo terapeuta gisa modu arduratsuan eta zorrotzean prestatu behar izatea, eskolei eta eremu terapeutikoei humanismoa eta gizatasuna emateko.

Horregatik, LUZAROn ez diogu uko egin formakuntza zabal eta bizia mantentzeari. Gure formakuntza guztia aurrez aurrekoa da, nahiz eta badakigun  zaila dela prestakuntza-eredu horri eustea gure gizartearen egungo egoeran. Izan ere, ez baditugu makina eta metodo azkarrak erabili nahi, geure izateko eta munduan egoteko modua ulertzen saiatu behar dugu, haurren munduan izateko eta egoteko modu hori entzun, jaso eta hartu ahal izateko, haiekin bizitza errealeko ordu asko emango baititugu.

Gainera, gogorarazi behar dugu Luzaro psikomotrizitate praktikako lehen eskola dela Euskal Herrian, eta 1988tik ari dela profesionalak prestatzen. Dagoeneko 37 promozio ditu heziketa-formakuntzan eta 9 terapian.

Halaber, oso garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea gure eskola Europako Erakunde baten parte dela, ASEFOP erakundearen parte, Aucouturier psikomotrizitate praktikaren sorlekua. Bertan, Bartzelonako, Madrilgo, Italiako, Belgikako eta Alemaniako eskolak daude, baita Vietnamgo eta munduko beste leku batzuetako (El Salvador, Honduras…) formakuntza eta proiektuak ere. Horrek gure formakuntzaren sendotasuna eta planteamendu irekia eta unibertsaltasun-zentzua bermatzen ditu.

Azkenik, LUZAROk eta hura osatzen dugun profesionalek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuarekin (gure Eskolaren egoitzarekin), Mondragon Unibertsitatearekin (MU), Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Euskal Herriko ikastetxe eta zentro terapeutiko ugarirekin lan egiten dutela.

Benetako autonomian eta heltze-psikologiko osasuntsuan oinarritutako heziketa sustatu nahi baduzu… Hurbil zaitez LUZAROra!