Berriak
Zabalik dago Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 37. Ikastaroan aurrematrikula egiteko epea
- 2023 April 25, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Gurekin sentsibilizazio ikastaro bat egin baduzu, jakinarazten dizugu zabalik dagoela jada Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 37. Ikastaroan aurrematrikula egiteko epea.
Formazio honek prozesuen eta denboraren beharra balioesten du, printzipioen, ekintza-sistemen eta, batez ere, psikomotrizistaren jarrera eta gaitasunen benetako integrazioa egin ahal izateko. Psikomotrizitate heziketan profesionala izateko bi urteko ikastaro hori egin ondoren, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan formatzeko Bi Urteko ikastaroa egin ahal izango duzu.
Zure zain gaude! Egin aurrematrikula hemen.
Oraindik sentsibilizazio ikastaroa egin ez baduzu, argi ibili! Garaiz zaude Donostian eta Gasteizen egingo ditugun ikastaroetan izena emateko. Informa zaitez.