Badatoz! 2023ko azaroaren 10, 11 eta 12an XVI. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatuko ditugu UNED Bergararekin batera Gasteizko Europa Jauregian. Aurtengo gaia “Bazen behin… Zer kontatzen da jolasean?” izango da.
XVI. Psikomotrizitate Jardunaldiak: ‘Bazen behin… Zer kontatzen da jolasean?'
Gure psikomotrizitate praktikan, haurrek beren ekintza, mugimendu, jolas eta irudikapenekin zer esaten diguten eta zer kontatzen diguten ulertzen saiatzeko prestatzen gara, epaitu gabe, modu egokian erantzun ahal izateko, eta garapenerako eta heldutasunerako baliabide autonomoak eraiki ditzaten.
Haurrak entzutea eta beraiekin “hitz egitea”, subjektu baliagarri gisa kokatuz, haien bizitza-kontakizuna hartuz eta onartuz, edozein dela ere, nahiz eta diskurtso hautsia edo ulertzeko zaila izan.
Entzutea, hartzea, laguntzea eta erantzunak eta aukerak eskaintzea.
Bizitza-kontakizunak.
Jon Maia. Euskal filologoa, bertsolaria eta artista polifazetikoa.
Núria Franch. Andereñoa, psikopedagogoa eta psikomotrizista.
Estrella Masabeu. Andereñoa, psikologoa eta psikomotrizista. FAPeeko presidentea.
Cira Rodríguez. Logopeda, psikomotrizista eta diafreoterapeuta. AECeko (ASEFOP) formatzailea.
Giuseppe Benincasa. Psikiatra, haurren neuropsikiatra eta psikoanalista.
Mary Ángeles Cremades. Psikologoa, psikomotrizista. CEFOPPeko (ASEFOP) formatzailea.
Eva Torres. Terapeuta okupazionala, psikomotrizista pedagogo sistemikoa. CEFOPPeko (ASEFOP) formatzailea.
Eva Martínez. Andereñoa, terapeuta formatzailea, Espai Atenako (Barcelona) zuzendaria. Hainbat argitalpenen egilea.
Markel Maia. Maisua eta psikomotrizista. Mondragon Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea.
Eider Salegi. Andereñoa, psikologoa, psikomotrizista eta Hezkuntzako doktorea. Mondragon Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea.
AZAROAK 10, OSTIRALA:
17:00 | Dokumentazioaren banaketa.
18:00 | Irekiera.
18:30 – 20:00 | Emozioa eta narrazioa. | Jon Maia.
AZAROAK 11, LARUNBATA
9:30 | Haurrek hitz egiten dute. Entzun dezagun. | Núria Franch eta Estrella Masabeu.
10:30 | Hizkuntza eraikiz. | Cira Rodríguez.
11:30 | Atsedenaldia.
12:00 | Subjektu emailea eta historioaren eraikuntza. | Giuseppe Benincasa.
13:30 | Bazkaria.
15:30 | Gorputzaren hizkuntza akzioan. Alfabetotik eta gramatikatik saioaren narratibara. | Mary Ángeles Cremades.
17:00 | Atsedenaldia.
17:30 | Mahai-ingurua: Giuseppe Benincasa, Mary Ángeles Cremades, Núria Franch, Estrella Masabeu eta Cira Rodríguez.
18:30 – 19:00 | Ikuskizuna.
AZAROAK 12, IGANDEA
9:30 | Eta hala bazan ala ez bazan… Saio honek eraldatu egin nau. | Eva Torres.
10:30 | Zertan jolasten dugun ipuinak kontatzen ditugunean? | Eva Martínez.
11:30 | Atsedenaldia.
12:00 | Psikomotrizitateari buruzko prestakuntzaren elementuen presentzia Haur-Hezkuntzako gelan. | Markel Maia eta Eider Salegi.
12:30 | Mahai-ingurua: Eva Martínez, Eva Torres eta Luzaroko partaideak.
13:30 | Itxiera.
Nahiago baduzu, hemen eskuratu dezakezu jardunaldien informazioa PDF formatuan:
Jardunaldi hauek eguneratze-ikastaro modura homologatuta daude, 2023ko uztailaren 14ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2368726001
Ikusi Eusko Jaurlaritzaren ebazpena hemen.