XV. Psikomotrizitate Praktikari Buruzko Jardunaldiak: Gorputza eta errealitatea

2021eko azaroaren 12, 13 eta 14an XV. Psikomotrizitate Praktikari buruzko Jardunaldiak antolatuko ditugu Gasteizko Europa Jauregian. Gaia honakoa izango da: Gorputza eta errealitatea.

Eguneratze-ikastaro modura Eusko Jaurlaritzak homologatua, honako kodearekin: 2168726001.
EMAN IZENA 2021EKO AZAROAREN 7A BAINO LEHEN.

HIZLARIAK:

Psikomotrizista, unibertsitateko irakaslea, idazle oparoa eta gorputzaren gaien ikertzailea.
Genero-ikuspegia duen terapeuta psikomotorea, unibertsitateko irakaslea eta saiakeragilea.
Medikua, terapeuta psikomotorea, psikoanalista, unibertsitateko irakaslea, AECko (ASEFOP) formatzailea eta hainbat liburu eta artikuluren egilea.
Terapeuta integratiboa eta laguntza psikosomatikoan espezializatutako osteopata.
Terapeuta psikomotorea, osasun psikologoa eta Luzaroko (ASEFOP) formatzailea.
Garapen orokorraren eta espektro autistaren nahasmenduetan espezializatutako terapeuta psikomotorea eta psikomotrizisten irakaslea.
Filologoa, terapeuta psikomotorea eta Luzaroko (ASEFOP) formatzailea.

IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DAGO 2021EKO AZAROAREN 7RA ARTE:

PROGRAMA:

Azaroak 12, ostirala

17:00 | Dokumentazioaren banaketa.

18:00 | Irekiera.

18:30 – 20:30Korporitateak gaur egungo testuinguruan:

• Infantziak, korporizazio- eta deskorporizazio-prozesuetatik. | Daniel Calmels.
• Psikomotrizitatearen eta generoen ikuspegia. | Mara Lesbegueris.

Azaroak 13, larunbata

9:30 | Jokoan dauden infantziak:

• Gorputz-jolasa eta pantaila-jokoak. | Daniel Calmels.

• Gorputzaren performanze ludikoak eta generoak sortzeko aukerak. | Mara Lesbegueris.


11:30 | Atsedenaldia.

12:00 | Korporika psikomotorea: psikosomatikaren filosofia.José Ángel Rodríguez.

13:30 | Bazkaria.

15:30Gorputza eta bere tripode fisikoa, mentala eta emozionala: Kapa proposamena.Xabier Pourquié.

17:00 | Atsedenaldia.

17:30 | Mahai-ingurua: Daniel Calmels, Mara Lesbegueris, José Ángel Rodríguez eta Xabier Pourquié.

18:30 – 19:00 | Ikuskizuna.

Azaroak 14, igandea

9:30Psikomotrizitatea: 2 urteko haurrentzako aukera bat pandemian. | Iker Amezaga.

10:30Gorputza autismoan. | Angels Morral.

11:30 | Atsedenaldia.

12:00 | Mahai-ingurua: Iker Amezaga, Angels Morral eta Luzaroko taldea.


13:15 | Hitzekin jolasean.Daniel Calmels eta Rikardo Acebo.

13:45 | Itxiera.