Berriak
Psikomotrizitate terapia, (gero eta ugariagoak diren) haurtzaroko ondoezen erantzuna
- 2022 April 25, Monday
- Posted by: admin
- Category: Categoría Blog 1

Segurtasun-ezak eta era guztietako mehatxuek geldiarazita dagoen gizarte batean bizi gara. Horrek antsietatea, zalantza, amorrua eta mesfidantza sortzen ditu helduengan, eta, azkenean, zaintzen ari diren haurrei transmititzen zaizkie.
Haurtzaroan “hauskortasun soziala” dei dezakeguna nabarmen handitu dela ikusten dugu, haurrek kanpoko munduarekin topo egiteak dakarren guztian zailtasun asko baitituzte. Zalantza, mesfidantza eta beldur ugarik zailtasunak sortzen dituzte hizketan, harremanetarako gaitasunean, jolasteko gaitasunean, gizarte-egoeretara egokitzeko gaitasunean, etab.
Funtsezkoa da haurrak laguntzea beren garapenaren subjektu aktibo gisa duten jarrera indartzeko, esplorazio- eta sozializazio-jarrerak aktibatuz. Horrela, beren indibidualtasunetik taldearen eta kanpoko munduaren topaketara igarotze egokia egin ahal izango dute, beldurrik, mesfidantzarik eta blokeorik gabe.
Luzaro Psikomotrizitate Eskolak psikomotrizitate terapian formatzeko aukera ematen dizu, honako ibilbidearen bitartez:
Lehenik eta behin, hiru eguneko sentsibilizazio ikastaroetan izena eman, psikomotrizitatearekin lehenengo gerturatze bat edukitzeko. Ondoren, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa egin, hezkuntza mailan gaitasun profesionala lortzeko. Azkenik, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa egiteko aukera izango duzu. Formazio eraldatzailea izango da, ez soilik profesional gisa; baita maila pertsonalean ere.