Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan formatzeko Bi Urteko Ikastarorako aurrematrikula

Gogoratu ezazu formazio hau egin ahal izateko ezinbestekoa dela Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa egitea lehenbizi.

Formazio honetarako sentsibilizazio ikastaroa azaroak 5, 6 eta 7 antolatuko dugu, Donostiako Martutene auzoan.

2021eko urriaren 31 da aurrematrikula eskaerak jasotzeko azken eguna.

Aurrematrikula egin ahal izateko, behean agertzen den formularioa bete behar duzu. Bertan, zure curriculuma eta fitxa hau (eskuratu dokumentua) osorik beteta atxikitu behar dituzu.


Irakurri dut eta ados nago Abisu legala eta Pribatutasun Politikarekin. Izen-emate honekin baimena ematen diguzu Luzaro Psikomotrizitate Eskolari buruzko informazioa bidaltzeko. Nahi duzunean deuseztatu dezakezu harpidetza. / He leído y acepto el Aviso Legal y la Política de Privacidad. Con esta inscripción das permiso para recibir información sobre Luzaro Psikomotrizitate Eskola. Puedes dar de baja tu suscripción cuando quieras. *Derrigorrezkoa, requerido

2021eko abenduaren 1a baino lehen jarriko gara zurekin harremanetan hautatua izan bazara.

Zurekin harremanetan jarri ondoren, matrikulazioa egin beharko duzu abenduaren 1etik 16ra. Hori egitean ziurtatuko duzu zure parte-hartzea.

Matrikula formalizatzeko, titulazioen egiaztagiriak eskatuko dizkizugu abenduan.

IKASTAROAREN KOSTUA:

Terapiako Sentsibilizazio ikastaroa: 195€.

Formazioa: 2.800€ lehenengo urtean eta 2.800€ bigarren urtean.

ORDAINKETA MODUA:

800€ lehenengo urteko matrikulan eta 800€ bigarren urteko matrikulan.

Gainontzekoa bi urteetan zehar ordainduko da, helbideratutako 8 kuotatan (500€-ko 4 kuota urte bakoitzeko).

Ikastaroari buruzko galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Luzaro-ko Administraritza:

UNED-Bergara-ko Idazkaritza