Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan Formatzeko Bi Urteko IX. Ikastaroa (2022-2023)

PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKA TERAPEUTIKOAN FORMATZEKO BI URTEKO IX. IKASTAROA (2022-2023)

Gogoratu ezazu formazio hau egin ahal izateko ezinbestekoa dela Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa egitea lehenbizi.

Formazio honetarako sentsibilizazio ikastaroa azaroak 5, 6 eta 7 antolatuko dugu, Donostiako Martutene auzoan.

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua. ASEFOP-ek. Kolaboratzailea: ASEFOP.


Zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko gaitasun profesionala lortzea da formakuntza honen helburu nagusia. Bere koherentzia eta espezifikotasuna osatzen dituzten metodologia, edukiak eta gorputz jarrerak eta jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuaz:

  • Psikomotrizistaren jarreren garapenaren sakontzea.
  • PPA-ren oinarri teoriko eta metodologikoen sakontzea.
  • Maila terapeutikoaren zentzuaz jabetzea.
  • Esku-hartze psikomotor terapeutikorako segurtasun markoa eraikitzeko behar diren baliabideen garapena.

SARRERA BALDINTZAK ETA EPEAK:

2021eko urriak 31 baino lehen, eskaera-fitxa eta curriculuma bidali beharko dira, ASEFOP eskola batean egindako formakuntza barne.

Abenduan, eskuragarri dauden 24 plazak osatzeko aukeraketa izango da.

FORMAKUNTZAREN KOSTUA:

Terapiako Sentsibilizazio ikastaroa: 195 €.

Formakuntzaren kostua: 1go urtea, 2.800 €; 2.urtea, 2.800 €.

ORDAINKETA MODUA:

1go urteko matrikula, 800 €; 2. urteko matrikula, 800 €. Gainontzekoa, helbideratutako 8 kuotetan (4 kuota urte bakoitzeko), 500 €-koak.

Zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko gaitasun profesionala lortzea helburu nagusia da. Bere koherentzia eta espezifikotasuna osatzen dituzten metodologia, edukiak eta gorputz jarrerak eta jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuaz:

– Psikomotrizistaren jarreren garapenaren sakontzea.

– PPA-ren oinarri teoriko eta metodologikoen sakontzea.

– Maila terapeutikoaren zentzuaz jabetzea.

· Esku-hartze psikomotor terapeutikorako segurtasun markoa eraikitzeko behar diren baliabideen garapena.

Formakuntza pertsonala

Formakuntza-prozesuaren muina da, praktika honen espezifikotasuna adierazten duena. Bizipenetatik abiatuz estrategia terapeutikoetara eta oinarrizko kontzeptuetarako prozesua lantzeko aukera ematen duena.

Psikomotrizitate gelan eta formakuntza eremuhonetan egindako lanen arteko paralelismoa badago: bietan, bai profesionalengan bai haurrengan segurantza sakonaren prozesuetan eragiten baita.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 472 ordu.

 

Formakuntza teorikoa

PPA-jardunaren oinarrietan sakontzeaz gain, haurraren heldutasunerako zailtasunik gabeko garapenaren teoriak eta garapen patologikoaren teoriak aztertuko dira: egitura motorra,  psiko-afektiboa eta kognitiboa kontuan hartuz.

Era berean, haurrak bizi diren inguruko sistemak aztertuko dira (familia, eskola eta ingurunea).

Formakuntza atal honen iraunaldia: 399 ordu.

 

Formakuntza praktikoa

Formakuntza – prozesuaren zentzua eremu honetan aurkitzen dugu bizipenak eta kontzeptuak uztartzen baitira.

Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoaren prozesu pertsonala bizitzea kasu indibidual batekin. Horrela, formakuntza-prozesuan zehar edota lan klinikoan zehar sortzen diren erresonantzia toniko- emozionalak benetan lantzeko aukera izango dute.Guzti hau, saioen azterketa-lanarekin osatu egiten da, talde txiki egonkor eta autonomoen lan-egituraren bitartez eta tutoretza-pean izango dena.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 329 ordu.

Zuzendaritza zientifikoa:

ASEFOP (Psikomotrizitate Praktikan Formakuntzarako Eskolen Elkarte Europarra).

 

Irakasle-tutoreak:

  • Rikardo Acebo (Filologoa eta psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Margarita Aresti (Irakaslea eta psikomotrizitatean terapeuta).
  • Alvaro Beñaran (Pedagogo, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Ion Pérez de Arriluzea (Psicólogo, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).

 

Irakasleak:

  • Giuseppe Benincasa (psikiatra, haur-neuropsikiatra eta psikoanalista).
  • Mª Ángeles Cremades (psikologoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPekoformatzailea).
  • Anna Luna (pedagogoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Juan Carlos Martín Lorenzo (fisioterapeuta eta psikomotrizitatean terapeuta).
  • José Á. Rodríguez (medikua, psikoanalista, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPekoformatzailea).
  • Iolanda Vives (psikologoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).

1.urtean zehar praktika abian jartzearen inguruko idatzizko lan bat egingo da eta 2.-ean bukaerako memoria. Gainera, formakuntzaren zehar bi banakako elkarrizketak egongo dira, Formakuntza pertsonalaren prozesuaren barruan.

Kurtsoa gainditu ezkero, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan ziurtagiria jasoko da, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak “berezko titulu”-tzat    ezagutua eta Luzarok eta ASEFOP-ek bermatua.

– 2021eko azaroak 5, UNED-Bergaran elkarrizketak.

– 2021eko azaroak 6 eta 7, aurretiko sentsibilizazio ikastaroa Martutenen (Donostian).

– Formakuntzaren gainontzeko atalak asteburuetan eta bi Formakuntza pertsonaleko mintegi intentsiboetan izango dira; azkeneko bi hauek ikasturte bakoitzeko bat izango dira, ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera bitartean.

Edizio honetako egutegia oraindik ez dago eskuragarrik. Lagungarria bazaizu, hemen ikus dezakezu aurreko edizioko egutegia.

Ikastaroari buruzko galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Luzaro-ko Administraritza:

UNED-Bergara-ko Idazkaritza