Berriak
Magigioco ASEFOP eskola berriak hiru urteko psikomotrizitate praktikarako ikastaroa aurkeztu du
- 2020 June 23, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Pasa den larunbatean, ekainak 20, psikomotrizitate praktikako formatzaileek Studio Associato di Psicologia Magigioco zentro italiarrak antolatutako ‘Open Day‘ ekintzan parte hartu zuten. Zentro horrek haur eta helduentzako hezkuntza, prebentzio, terapia eta euste psikologikorako baliabideak eskaintzen ditu.
Magigioco eskolak, Centro di Ricerca per la Prevenzione del Disagio Infantile (Ceripdi) zentroarekin batera, kalitate handiko hezkuntzarako bidea hasi du, eta orain Europako Psikomotrizitate Eskolen Elkartearen (ASEFOP) kide da. Ekitaldi birtual horretan Psikomotrizitate Praktikako Hiru Urteko Ikastaroa aurkeztu zuten. Irakasleak ezagutzeko aukera ederra izan zen, baita garatuko dituzten formazio-arloen berri izateko (pertsonala, praktikoa eta teorikoa) eta hiru urteko ikastaroari buruzko galderak erantzuteko ere.
Topaketan Rikardo Acebo Urretxu Luzaro Psikomotrizitate Eskolako presidenteak parte hartu zuen, Formazio Pertsonalaren arloko formatzailea dena. ASEFOPeko beste formatzaile batzuk ere parte hartu zuten, besteak beste:
– Federica Merli: Formazio Praktikoaren arloko formatzailea.
– Anna Luna Muns (AEC Psicomotricitat): Formazio Teorikoaren arloko formatzailea.
– Elisabetta Galanti (CFP di Torino): Formazio Teorikoaren arloko formatzailea.
– Philippe Lemenu: Formazio Teorikoaren arloko formatzaile belgikarra.
Ongi etorria ematen diogu Magigioco zentroari ASEFOPera eta zorte onena opa diogu abentura berri honetan!