Berriak
Luzarok Alemaniara bidaiatu du ASEFOPen Stagean eta Nazioarteko Jardunaldian parte hartzeko
- 2023 February 25, Saturday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Otsaila hasieran, Luzaro Psikomotrizitate Eskolako kideok Alemaniara bidaiatu genuen Psikomotrizitate Praktikaren Prestakuntzarako Europar Elkarteak (ASEFOP) antolatutako hainbat jardueretan parte hartzeko.
ASEFOPen XI. Nazioarteko Jardunaldia
2023ko otsailaren 4an ASEFOP ELKARTEAREN HAMAIKAGARREN NAZIOARTEKO JARDUNALDIA antolatu zuten ZAPPA eskolak eta ASEFOPek Schorndorfen (Alemanian).
Alemania, Belgika eta espainiar Estatuko beste hainbat formatzailerekin batera parte hartu genuen, eta Italia, Austria, Alemania, Espainia edota Belgikako publikoarekin esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.
ASEFOPen 43. Nazioarteko Stage-a
Jardunaldiaz gain, 2023ko otsailaren 3tik 8ra, ASEFOPeko eskoletako formatzaileok 43. Nazioarteko Stage-a ospatu genuen Schorndorfen. Urtero antolatzen ditugu topaketa horiek eta ASEFOPeko eskoletako formatzaileak elkartzeko espazioa dira. Italia, Alemania, Belgika eta espainiar Estatuko eskoletatik gatoz.
Espazio horietan gure formakutnza praktikak partekatzen ditugu eta etengabeko formakuntza egiten dugu, psikomotrizitate praktikan sakontzen jarraitzeko eta hezkuntza eta terapia arloko psikomotrizisten formakuntza-sistemak elkarrekin lantzeko.