2022ko abuztuaren 29tik irailaren 2ra, Luzaro Psimotrizitate Eskolak Psikomotrizitate Praktikarako Europarako Eskolen Elkartearen (ASEFOP) 42. Stagean parte hartu zuen Schorndorfen (Alemania). ASEFOP aitzindaria da Europan arlo profesional horretan, eta haurren ekintzari eta garapenari buruzko begirada eta ikuspegi humanista garatzen ditu, baita haurrekin hezkuntzan eta terapian lan egiteko estrategiak ere.
Luzarotik, horrelako espazioetan aktiboki parte hartzearen aldeko apustua egiten dugu, bertan esperientziak eta ezagutzak partekatu ditzakegulako beste eskola eta profesional batzuekin. Izan ere, topaketa honetan 30 profesional baino gehiagok parte hartu dugu, Europako psikomotrizitateko 7 eskolakoak.
ASEFOPeko profesionalek urtero egiten ditugun topaketa hauei esker bermatu ditzakegu psikomotrizitate praktika eta gaitasun profesional hori eskuratzeko formakuntza-prozesuak, baita haien ikerketak, garapenak eta sakontzeak ere. Eta, noski, eskola bakoitzak egiten dugun lana ere ezinbestekoa da horretarako.
ASEFOPeko kide izateak gure formakuntzetan eskaintzen dugun kalitatea eta haurrei laguntzearekin dugun konpromiso profesionala eta pertsonala ziurtatzen ditu.
ASEFOPen lana hobeto ezagutu nahi baduzu, bere ibilbidea laburbiltzen duen bideo hau gomendatzen dizugu: