Berriak
Ireki dugu sentsibilizazio ikastaroak egiteko matrikula!
Ireki dugu sentsibilizazio ikastaroak egiteko matrikula!
- 2020 March 2, Monday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
No Comments

- Umeen ekintza, mugimendu eta jolasei harrera emateko, epaiketarik gabe onartzeko eta horiei eusteko gaitasuna garatu.
- Horiek enpatiaz ulertzea eta ez ezagutza intelektualaz soilik.
- Balioa eta zentzua ematen jakitea.
- Lege-seguratsunaren sinbolo izatea eta jolas eta ekintzen kide “sinboliko” izatea.
Umeek baliabide aberats eta anitzak sor ditzaten pixkanaka, eta heltze psikologikoaren, autonomiaren eta sozializazioaren prozesuan segurtasunez egin dezaten aurrera.
Horiek dira gure formazioetako helburuetako batzuk. Eman izena sentsibilizazio ikastaroetan, aukera paregabea dira eta psikomotrizitatearen bideari ekiteko.
Ikastaro horiei esker, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 34. Ikastaroa (2021-2022) egin ahal izango duzu. Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako formazioa da, eta Eusko Jaurlaritzak eguneratze ikastaro gisa homologatu du.