Berriak
Ikerketa: Zer presentzia dute haur hezkuntzako gelan psikomotrizitate-prestakuntzaren elementuek?
- 2023 May 30, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Pedagogia aktibo eta ez-direktiboek, haurren ekintza eta ekimen autonomoaren gogoa eta aukera ardatz dutenek, profesionalen prestakuntza behar dute, “hezkuntza-filosofia” horrekin koherenteak diren jarrera sendoak garatzeko. Mondragon Unibertsitatearen ikerketa batek erakutsi du LUZAROn egindako formakuntza baliagarria dela jarrera horiek garatzen laguntzeko. “Aula de Infantil” aldizkarian (Graô Argitaletxea) argitaratutako artikulu honetan, Unibertsitate honek LUZAROrekin lankidetzan egindako azterlanaren laburpena aurki dezakezue.
Hezitzailearen beraren lana ezinbestekoa da, ikasteko gaitasunak garatzeko oinarri gisa, entzutean, enpatian eta harremanean oinarritu nahi diren metodologiei eta didaktikei koherentzia emateko, haurrek komunikaziora, sortzeko gaitasunera eta pentsatzeko gaitasunera bideratutako balioak eta jarrerak gara ditzaten nahi badugu, IZATEAREN gozamenetik, BESTEEKIN IZATEAREN plazeratik abiatuta.