Berriak
Heldutasun-prozesuak haurtzaroan: bizipena, errepresentazioa/sinbolizazioa eta pentsamendua
- 2023 January 17, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Haurrek beren bizitzetan dituzten bizipenetatik abiatuta eraikitzen dute beren nortasuna, baina bizipen horiek ez dira nahikoak. Izan ere, “gizaki” gisa garatzeko, esperientzia horietan bizitakoa sinbolizatzeko eta errepresetatzeko gaitasuna beharko dute. Horrela, kontzientzia hartzen dute, “konturatzen dira” zer bizi duten, eta gorputza, afektuak eta pentsamendua integratzen dituzte, “bat izatearen” eta IZATE berean “sustraiak izatearen” sentsazioa garatuz.
Eta zer da errepresentazioa? Gorputzaren humanizazioa, ekintza motorea, bestea den zaintzailearekiko harremanean bizi eta esperimentatu den guztia errepresentatzeko eta sinbolizatzeko gaitasunetik abiatuta.
Hau da, “psiko-motrizitate” terminoa osatzen duten bi elementuak.
Eta lotura horrek, motrizitatearen eta irudikatzeko gaitasunaren arteko loturak, funtsezko elementura edo faktorera garamatza: harremana.
Hain zuzen ere, haurrak bizi izandakoaren errepresentazioak eraikiko ditu, beti harreman bat izango dena, eta, beraz, bere gorputzean, mugimenduan, ekintzetan eta jolasetan beti egongo da bizi izan dituen harremanen errepresentazio bat, zeinetatik abiatuta bere burua ulertzeko, besteak ulertzeko eta harremana ulertzeko modu bat eraiki duen.
Hau da, ez du kanpotik datorren zerbait edo barnetik datorkion zerbait adierazten, baizik eta kanpoaldea eta barnekoa lotzen dituen harreman bat.
Gure psikomotrizitate praktikaren teorizazioan, mamu- edo fantasia-ekintzaz hitz egiten dugu, eta, gero, jolas sinbolikoaz, sinbolizazioaz, hitza eta pentsamendua eskuratzeko aukeraz, subjektuaren batasun somato-psikikoan ondo errotuta.
Ez galdu gure sentsibilizazio ikastaroetan parte hartzeko eta psikomotrizitatearen munduan murgiltzeko aukera. Hona hemen datak:
- Bilbo: 2023ko martxoak 10, 11 eta 12.
- Donostia: 2023ko maiatzak 26, 27 eta 28.
- Gasteiz: 2023ko irailak 15,16 eta 17.
Aukeratu zure ikastaroa eta eman izena hemen. Tokiak mugatuak dira!