HEZIKETARAKO PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAN FORMATZEKO

HEZIKETARAKO PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAN FORMATZEKO BI URTEKO IKASTAROA 33º KURTSOA 2020-2021

Prematrikula irekita:


Irakurri dut eta ados nago Abisu legala eta Pribatutasun Politikarekin / He leído y acepto el Aviso Legal y la Política de Privacidad.*Derrigorrezkoa, requerido

  • Urriak 31: eskaera-fitxa eta curriculuma bidaltzeko azkeneko eguna. (begiratu SARRERA BALDINTZAK ETA EPEAK)

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua. Kolaboratzailea: ASEFOP.


Zuzendaritza zientifikoa

ASEFOP (Psikomotrizitate Praktikan Formakuntzarako Eskolen Elkarte Europarra).


ASEFOP formatzaileak:

  • Rikardo Acebo (Filologoa eta psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Alvaro Beñaran (Pedagogoa, psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea). 
  • Ion Pérez de Arriluzea (Psikologoa, psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta ASEFOPeko formatzailea).

Irakasleak

  • Margarita Aresti (Irakaslea eta psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).
  • Juan Cruz Polentinos (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).
  • Olalla Aurrekoetxea (Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta Psikologoa).
  • Iker Amezaga (Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta, eta Psikologoa).

Laguntzaileak

  • Jon Arana (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).
  • Gorka Muñoz (Irakaslea eta Psikomotrizitatean hezitzailea eta terapeuta).
  • Antzuolako Irakasleak.

FORMAKUNTZAREN HELBURU OROKORRAK

Hezkuntza mailan gaitasun profesionala lortzea da helburu nagusia. Koherentzia eta espezifikotasuna dituzten metodologia, eduki eta gorputz jarrerak zein jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuz:

  • Psikomotrizistaren jarreren garapena lortzea.
  • PPAren oinarri teoriko eta metodologikoen hausnarketa.
  • Heziketarako psikomotrizitatearen zentzuaz jabetzea.

FORMAKUNTZAREN EDUKIAK

Formakuntza pertsonala

Psikomotrizitate praktikaz hitz egitean zera adierazi nahi dugu: haurrarekin heziketa lantzea, Jarrera Sisteman oinarrituta eta pertsonaren jokabidean, izaeran, afektibitatean eta emozionaltasunean erabat integratutako bitartekoei erreferentzia egiteko teknizitatea aintzat hartuta.

Haurrekin jokatzeko modua gure izaeraren araberakoa izaten da eta haurrarekin erlazionatzeko gaitasuna geureganatzeko ezinbestekoa da formakuntza pertsonala.

Formakuntza pertsonal hori oso lotuta dago gorputzari, motrizitate sentsorial eta emozionalaren berreskurapenari -nahiko ahaztuta dagoena-, haurraren psikomotrizitate adierazpena eta haurrak espazioarekin, objektuekin eta pertsonekin dituen era guztietako ekintzak sentitzeko, bizitzeko eta ulertzeko.

Haurrarekiko jarrera lantzeko formazio pertsonala: haurrak egindakoak ondo “entzuteko” eta jasotzeko, bere mugimendu adierazpenari teoria, keinu, postura eta hizketa doitasuna emateko eta bizipen eta aldentze emozionalaren arteko oreka lortzeko.

 

Formakuntza atal honen iraunaldia: 320 ordu.

Formakuntza teorikoa

PPA-jardunaren oinarrietan sakontzeaz gain, haurraren heldutasunerako garapenaren teoriak aztertuko dira: egitura motorra, psiko-afektiboa eta kognitiboa, hau da, haurraren izaera globala kontuan hartuz.

Halaber, haur eta lehen hezkuntzarako heziketa berritzaileen proiektu globaletan psikomotrizitate praktika eta prestakuntza koherentziaz integratzea ahalbidetzen duen Formakuntza teorikoa.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 318 ordu.

Formakuntza praktikoa

Formakuntzaren ardatz nagusia da. Prestakuntza teorikoa eta pertsonala biltzen eta justifikatzen dituen puntua da.

Formakuntza behaketarekin hasten da (1go urtean) eta ondoren haurrekin psikomotrizitate praktika saioetan elkarlanean arituko dira; saio horiek irakasle batek zuzenduko ditu. Ondoren, bigarren urtean, ikasleen praktika autonomo batez amaituko da. Praktika hori hezitzaile talde batek gidatuko du.

 Formakuntza atal honen iraunaldia: 212 ordu.


PROZESUAREN EBALUAZIOA

  • Formakuntza ibilbide bat da eta prozesuaren abaluazioa tutoretza, praktika, formakuntza pertsonala eta mintegi teorikoetan oinarrituko da.. Asistentzia eta partaidetza nahitaezkoak izango dira. Heziketaren atal batean %20 edo gehiago huts egiteak kurtsoa baliogabetuko du.

  • Lehenengo urtean zehar behaketari buruzko lan bat aurkeztuko da eta bigarrenean praktika autonomoarean bukaerako memoria.


ZIURTAGIRIA

  • Formakuntza 850 orduko Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan UNED- Bergara Ikastetxe Elkartuaren berezko titulua da eta Luzaro psikomotrizitate eskolak eta ASEFOPek bermatzen dute.

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Sailburuordetzak 300 orduko eguneratze-ikastaro modura homologatuta dago.

 

EGUTEGIA

  • Formakuntzaren atalak asteburuetan (orokorrean, hilean behin) eta uztaileko aste trinko batean egingo dira (egutegia).
  • Behaketa eta ko-partizipazio praktikak eskola-ordutegi barruan izango dira.
  • Haurrekin praktika autonomoa garatzeko, bigarren urtean, psikomotrizitate saioak egiteko leku bat aurkitu beharko da.

SARRERA BALDINTZAK

  • Sentsibilizazio ikastaroa ezinbestekoa da. Sentsibilizazio kurtsoa duela 5 urte baino lehenago egin duten ikasleek plaza batzuk edukiko dituzte.
  • Titulazio akademikoa: lizentziatura, gradoa eta/edo goimailako teknikaria (azken kasu honetan umeekin hiru urtetako lan eskarmentua ziurtatzea beharrezkoa izango da.)

SARRERA EPEAK

  • 2019ko urriak 31 eskaera-fitxa (web-orri honetan) eta curriculuma. Curriculuma eta argazkia postaz bidali behar da: UNED BERGARA-Luzaro, San Martin Agirre Plaza, 4, 20570 Bergara, Gipuzkoa.
  • Ziurtagirien frogagiriak abenduan, matrikula egiterakoan, bidali beharko dira.
  • Abenduan, 1-etik 16-ra, eskuragarri dauden 36 plazak osatzeko aukeraketa izango da. Eta data horietan matrikula osatzeko epea ere izango da.

KOSTUA ETA ORDAINKETA ERA

  • Formakuntzaren kostua: 1go urtea, 1.710 €; 2. urtea, 1.710 €.
  • Ordainketa era: 1go urteko matrikula, 410 €; 2. urteko matrikula, 410 €. Gainontzekoa, helbideratutako bi urteetako 8 kuotetan (4 kuota urte bakoitzeko), 325 €-koak.