HEZKUNTZARAKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZA 2023

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak etengabeko prestakuntza eskainiko du 2023an, hezkuntzarako prikomotrizitate praktikaren eremuan. Helburua oinarri teorikoak eta jarrera- eta ekintza-sistemak indartzea eta sakontzea izango da.

Prestakuntza horretan, hezkuntzarako psikomotrizitate praktikari buruzko hausnarketa-taldeak sortuko ditugu Bilbon eta Donostian. Hausnarketa-taldeen edukia parte-hartzaileek haien saioetako esperientzietatik ateratako irudi eta zalantzen ekarpenetik abiatuko da, saioetako esperientzien bidez.

Hezkuntza-arloko profesionalen artean elkartrukerako eta sareko lanerako dinamikak eraikitzea da xedea.

IKASTARO HONETAN IZENA EMATEKO EPEA AMAITU DA.

Prestakuntza honi buruzko zalantzarik duzu? Idatzi info@luzaro.net helbidera edo deitu telefonoz 943769033 zenbakira asteazken edota ostiraletan, 10:30etatik 13:00etara bitartean.

EGUTEGIA, LEKUA, PREZIOA ETA PARTAIDETZA-BALDINTZAK:

4 saio egingo dira urtean, bakoitza hiru ordukoa (17: 30-20: 30). Talde bat Bilbon antolatuko dugu eta bestea Donostian.

Parte-hartzaileak: 7 gutxienez, 20 gehienez. Luzaroko ikasle ohiei zuzenduta.

Prezioa: 200€. Matrikularen lehenengo ordainketa 100 €-koa izango da, eta bigarrena, prestakuntzaren erdialdean 100 €-koa. Ordainketa osoa izango da beti, nahiz eta saio guztietara ez joan.

Ordainketak Laboral Kutxako kontu korronte honetan egingo dira: 3035 0009 17 0090087718.

Egutegia: Urtarrilak 26 - Martxoak 16 - Maiatzak 4 - Ekainak 8 (17:30-20:30).
Lekua: Hirugar zentroa (Bermingham kalea 6, behea. Gros)
Formatzailea: Iker Amezaga
Egutegia: Urtarrilak 16 - Otsailak 27 - Apirilak 24 - Ekainak 5 (17:30-20:30).
Lekua: Izanez Psikomotrizitate Gunea (Santa Zezilia kalea 4-6 atzealdea. Santutxu.)
Formatzailea: Olalla Aurrekoetxea