ETENGABEKO FORMAZIOA

HEZIKETA ETA PREBENTZIO MAILAKO PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAN

Luzaro psikomotrizitate eskolan (UNED-BERGARA) heziketa eta prebentzio mailako formazioa
egindako ikasle ohiari:

 

Hauek dira etengabeko formazio honen HELBURUAK:

  • Norbere heziketa eta prebentzio mailako psikomotrizitate praktikatik lortutako irudietan oinarrituta edota horietan sortutako zalantzetatik abiatuta, norbere zein taldekideen praktikaren gaineko hausnarketa partekatua egingo duen lan-talde bat sortzea.
  • Oinarri teoriko zein jarrera- eta ekintza-sistemak (teknizitatea) indartzea eta sakontzea.
  • Heziketa eta prebentzio mailako profesionalen arteko elkarlana bultzatuko duten dinamikakeraikitzea.
  • Heziketa eta prebentzio mailako psikomotrizitate praktikaren gaineko ikerketa eta argitalpenkultura eta dinamikak sustatzea.
  • Euskaraz lan egingo duen lan-taldean: euskarara egokitutako terminologia eraikitzea.

BALDINTZAK:

  • Luzaro psikomotrizitate eskolako irakasleek koordinatu eta dinamizatuko dituzte lan-taldeak. Eurak arduratuko dira taldekideei behar dituzten baliabide teoriko zein metodologikoak eskura jartzeaz.
  • Euskaraz lan egingo duten eta gaztelaniaz lan egingo duten lan-taldeak egongo dira.
  • 2019ko urtarriletik ekainera bitartean, 3na orduko 6 saio izango dira.
  •  Behin betiko deialdia egiterakoan zehaztuko dira egutegia eta ordutegia.
  • Lan-taldeek, gutxienez, 12 kide izango dituzte eta, gehienez, 15.
  • LEKUA: behin betiko deialdian zehaztuko da lan-talde bakoitza non elkartuko den.
  • MATRIKULA: 150€ (6 saioak). Mintegian parte hartzeko konpromisoa eta mintegiaren berarenjarraikortasuna bermatze aldera, matrikula egiterakoan ordaindu beharko dira 150€ horiek.
  •  EGUTEGIA: Luzaro psikomotrizitate eskolatik zehaztuko dugu lehen saiorako lekua, eguna eta ordua, baina, gero, lan-talde bakoitzak adostuko du gainerako saioetarako egutegia eta ordua (asteko egun eta ordu jakin bat adostu beharko dira, beti berberak, mintegiari finkotasuna emate aldera).