Berriak
Psikomotrizitatea haurren mugimendu, ekintza eta jolasen zentzua ulertzeko
- 2023 February 14, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Utziko diegu pantailei haurrak hezten? Ala haurrak humanizatuko dituzten hezkuntza-baliabideak eraikitzen saiatuko gara?
Hezkuntzaren alorrean lan egiten baduzu, eta erabaki baduzu subjektu aktibo eta solidarioetan oinarritutako hezkuntza eraikitzearen alde egitea, Luzaro Psikomotrizitate Eskolatik formazio proposamen bat eskaintzen dizugu. Formazio horrek lagunduko dizu haurrek bizitzako lehen urteetan (0-7/8 urte) adierazten duten mugimenduaren, ekintzen eta jolasen zentzua ulertzen.
Haurtzaroa ulertzen laguntzen digu psikomotrizitateak, ikuspegi kognitibotik ez ezik, begirada eta entzute enpatikotik ere. Autonomia eta heldutasun psikologikoko prozesuak laguntzeko eta ahalbidetzeko jarrerak eta gaitasunak garatzea garrantzitsua da. Izan ere, mundu ezegonkor eta fidagaitz honetan pertsona arduratsu eta sendoa izateko beharrezkoak dira horiek.
Psikomotrizitate praktikako formazioak ibilbide pertsonal eta profesionala eskaintzen du, hezitzailearen eta psikomotrizistaren jarrerak eta gaitasunak garatzeko. Horiek psikomotrizitate gelan edota eskolako gelan lan egiteko balio dute.
Ez galdu gure sentsibilizazio ikastaroetan parte hartzeko eta psikomotrizitatearen munduan murgiltzeko aukera. Hona hemen datak:
- Bilbo: 2023ko martxoak 10, 11 eta 12.
- Donostia: 2023ko maiatzak 26, 27 eta 28.
- Gasteiz: 2023ko irailak 15,16 eta 17.
Aukeratu zure ikastaroa eta eman izena hemen. Tokiak mugatuak dira!