Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko ikastaroari buruzko ohiko galderak

Egin klik galderan erantzuna ikusteko:

Zer nolako ziurtagiri mota du ikastaro honek?

Ikastaroa amaitzean, 850 orduko balioa duen formakuntza izango duzu Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan. UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren berezko titulua da eta Luzaro psikomotrizitate eskolak eta ASEFOPek bermatzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Sailburuordetzak 300 orduko eguneratze-ikastaro modura homologatu du.

Zeintzuk dira formakuntzaren edukiak eta nork irakatsiko ditu?

Esteka honetan formakuntzaren edukiari buruzko informazioa duzu, eta hemen duzu formatzaile eta irakasleen zerrenda.

Nork parte hartu dezake ikastaroan?

Formazio hau egin ahal izateko, beharrezkoa da sentsibilizazio ikastaro bat egitea lehenbizi. Sentsibilizazio kurtsoa duela 5 urte baino lehenago egin duten ikasleek plaza batzuk edukiko dituzte.

Titulazio akademikoa: lizentziatura, gradua edota goi mailako teknikaria (azken kasu honetan umeekin hiru urtetako lan esperientzia ziurtatzea beharrezkoa izango da).

Ez dut sentsibilizazio ikastarorik egin, baina parte hartzea gustatuko litzaidake. Zer egin dezaket?

Oraindik garaiz zaude urriaren 23, 24 eta 25ean Donostian antolatuko dugun sentsibilizazioan izena emateko. Egin izen-ematea hemen.

Ikastaroan parte hartzeko baldintzak betetzen ditut. Nola egin dezaket aurrematrikula?

Aurrematrikula hemen egin dezakezu. 2020ko azaroaren 4a da aurrematrikula eskaerak jasotzeko azken eguna.

Aurrematrikula egin ahal izateko, aurrematrikularen orrian agertzen den formularioa bete behar duzu. Gainera, zure curriculuma eta fitxa hau (eskuratu PDFa) osorik beteta bidali behar dituzu ondorengo posta helbidera:  UNED BERGARA – Luzaro, San Martin Agirre Plaza, 4, 20570 Bergara, Gipuzkoa.

Aurrematrikula ez da gauzatuko posta bidezko bidalketa hori egin arte.

Aurrematrikulak ikastaroan parte hartuko dudala ziurtatzen dit?

Ez. Aurrematrikula ikastaroan parte hartzeko lehenengo pausoa da. Eskaerak jaso ondoren (gogoratu 2020ko azaroaren 4an amaitzen dela epea), aukeraketa bat egingo dugu eta hautatu ditugun pertsonekin jarriko gara harremanetan. Orduan, matrikulazio prozesua egin beharko duzu 2020ko abenduaren 1etik 16ra.

Zure parte-hartzea lehen ordainketa egitean ziurtatuko duzu.

Noiz jakingo dut ikastaroan parte hartuko dudan ala ez?

2020ko abenduaren 1ean baino lehenago jarriko gara harremanetan hautatutako pertsonekin.

Ez bazarete nirekin harremanetan jarri, esan nahi du ezingo dudala ikastaroa egin?

Ez du zertan hala izan beharrik. Lehenengo aukeraketa bat egingo dugu eta, norbaitek bere lekuari uko egiten badio, erreserban dauden pertsonekin jarriko gara harremanetan. Horrek esan nahi du oraindik baduzula parte hartzeko aukera!

Zenbat balio du formakuntzak eta nola ordaintzen da?

Ikastaroaren kostua:

1.710€ lehenengo urtean eta 1.710€ bigarren urtean.

Ordainketa modua:

410€ lehenengo urteko matrikulan eta 410€ bigarren urteko matrikulan.

Gainontzekoa bi urteetan zehar ordainduko da, helbideratutako 8 kuotatan (325€-ko 4 kuota urte bakoitzeko).

Aurrematrikula egiteko ez dugu ordainketarik eskatzen.

Zerrenda honetan agertzen ez den beste zalantza bat dut. Nola jarri naiteke zuekin harremanetan?

Honako helbide elektronikora idatzi ezazu Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin harremanetan jartzeko: info@luzaro.net

Nahiago baduzu, telefonoz deituiguzu: 943769033 (asteazken eta ostiraletan, 10:30etatik 13:00etara).