ETENGABEKO PRESTAKUNTZA 2023-2024

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak etengabeko prestakuntza eskainiko du 2023-2024 ikasturtean, hezkuntzarako prikomotrizitate praktikaren eremuan. Helburua oinarri teorikoak eta jarrera- eta ekintza-sistemak indartzea eta sakontzea izango da.

Prestakuntza horretan, hezkuntzarako psikomotrizitate praktikari buruzko hausnarketa-taldeak sortuko ditugu Bilbon eta Donostian. Hausnarketa-taldeen edukia parte-hartzaileek haien saioetako esperientzietatik ateratako irudi eta zalantzen ekarpenetik abiatuko da, saioetako esperientzien bidez.

Hezkuntza-arloko profesionalen artean elkartrukerako eta sareko lanerako dinamikak eraikitzea da xedea.

Parte hartu nahi baduzu, bete jarraian duzun izen-emate formularioa. Zurekin jarriko gara harremanetan taldea atera den baieztatzeko, eta matrikula osatzeko hurrengo urratsak jakinaraziko dizkizugu:

[IZEN-EMATEA ITXITA]

Prestakuntza honi buruzko zalantzarik duzu? Idatzi info@luzaro.net helbidera edo deitu telefonoz 943769033 zenbakira asteazken edota ostiraletan, 10:30etatik 13:00etara bitartean.

EGUTEGIA, LEKUA, PREZIOA ETA PARTAIDETZA-BALDINTZAK:

5 saio egingo dira ikasturtean, bakoitza hiru ordukoa (17: 30-20: 30). Talde bat Bilbon antolatuko dugu eta bestea Donostian.

Parte-hartzaileak: 7 gutxienez, 12 gehienez. Luzaroko ikasle ohiei zuzenduta.

Prezioa: 230€. Matrikularen lehenengo ordainketa 115 €-koa izango da, eta bigarrena, prestakuntzaren erdialdean 115 €-koa. Ordainketa osoa izango da beti, nahiz eta saio guztietara ez joan.

Ordainketak Laboral Kutxako kontu korronte honetan egingo dira: 3035 0009 17 0090087718.

Saioak urrian, abenduan (2023), otsailean, apirilan eta ekainean (2024) izango dira, OSTEGUNETAN. Data zehatzak taldearekin adostuko ditugu.
Ordutegia: 17:30-20:30.
Lekua: Hirugar zentroa (Bermingham kalea 6, behea. Gros)
Formatzailea: Iker Amezaga
Saioak urrian, abenduan (2023), otsailean, apirilan eta ekainean (2024) izango dira, ASTELEHENETAN. Data zehatzak taldearekin adostuko ditugu.
Ordutegia: 17:30-20:30.
Lugar: Izanez Psikomotrizitate Gunea. (c/ Santa Cecilia 4-6 trasera. Santutxu)
Formatzailea: Olalla Aurrekoetxea