Berriak

XXI. mendean heztea ez da lan erraza. Gero eta gehiago, jakintzatik eta tekniketatik harago joan behar du hezitzaileen prestakuntzak. Gizarte-, familia- eta haur-errealitateen aniztasun eta konplexutasun gero eta handiagoari laguntzeko jarrerak garatzea eskatzen zaie profesionalei.

Psikomotrizitate praktikako formazioak, teorian, praktikan eta formazio pertsonalean artikulatuta, baliabide integralak ematen dizkio hezitzaileari, baita hezkuntza-tresna garrantzitsu bat ere: psikomotrizitate-saioa.

Gaur egun, beharrezkoa da hezitzaileek entzuteko eta doitzeko gaitasunak garatzea, bai eta hezkuntza-jarrera argiak garatzea ere. Afektuaren eta egituraren arteko oreka egokiak garatzea beharrezkoa da, haurrei segurtasun eta konfiantza nahikoa emateko, eta haurrek jarduteko, esperimentatzeko eta jolasteko plazera eskura dezaten, errespetuzko harremanak eta komunikazio-gaitasun egokiak garatuz.

Psikomotrizitatean murgildu nahi baduzu, eman izena Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatuko ditugun sensibilizazio ikastaroetan. Informazio guztia hemen.