SENTSIBILIZAZIO IKASTAROAK

SENTSIBILIZAZIO IKASTAROAK

Ikastaro hauetako bat egitea ezinbestekoa da Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko formazioaren 34. edizioan izena eman ahal izateko (2021-2022).

HELBURUAK

  • Taldean parte hartzea mugimenduaren, jolasaren eta harremanaren bidez, “plazer eta ongizate sentsorial-motoreen atzealdearen” oinarritik abiatuz.
  • Erlaxazio tonikoa eta luzatze-ariketak bizitzea eta barneratzea, “gorputza berriz bereganatzeko” xedearekin.
  • Besteekin akordio tonikoa hastea, denboran eta espazioan.
  • Norberaren gorputzaren kontzientzian barneratzea.
  • Norberaren gorputzaren/mugimenduaren bizipena espazioan/denboran eta besteekin topatzean.

Ikastaroak emango dituzten irakasleak: Jon Pérez de Arrilucea, Alvaro Beñarán, Rikardo Acebo (UNED-Bergara Psikomotrizitate Eskolako irakasleak eta ASEFOP-eko formatzaileak) izango dira eta Margarita Aresti, Olalla Aurrekoetxea (UNED-Bergara Psikomotrizitate Eskolako irakaslea, kolaboratzailea eta formatzailegai).

IREKITA DITUGUN IKASTAROAK:

EGUNAK TOKIA ORDUTEGIA

Urriak

23, 24 eta 25

Arantzazuko Ama ikastola. Martutene Pasalekua, 48. Martutene DONOSTIA. Ostirala – 18,00 – 22, 00

Larunbata – 9,00 – 19,00

Igandea – 9,00 – 15,00

Oharrak

  • 2021eko urtarrilean hasiko den 34. promozioari dagokion bi urtetako heziketari lotzeko asmotan dagoenak beste baldintza batzuen artean, Eskola honek antolatutako Sentsibilizazio Ikastaroaren BAT egina izan beharko du
  • Ikastaro hauetarako jantzi egokiak gomendatzen dira.
  • IKASTARO HONEN EZAGURRIAK DIRELA ETA PARTEHARTZEAK OSOA BEHAR DU IZAN

 

 

Ikastaroaren kostua eta ordaintzeko modua:

195 € dira ordaindu beharrekoak, Laboral Kutxako kontu honetan: ES74 3035 0009 17 0090087718 .

  • Bidali inskripzio orriarekin (PDF) ordainketaren agiria INFORMAZIOA atalean jartzen duen helbidera.
  • Ikasle kopurua mugatua izango da (36) eta eskariak iritsi ahala banatuko dira.
  • Matrikularen BAIEZTAPENA JASOTZEA nahitaezkoa izango da ikastaroa egin ahal izateko.
  • Onartutakoei berrespena bidaliko zaie, eta onartu gabeei dirua itzuli.
  • Matrikula epea: Ikastaro bakoitza hasi baino 8 egun lehenago bukatuko da.