Berriak

Azaroaren 12tik 14ra, Psikomotrizitate Praktikako XV. Jardunaldiak antolatu genituen Gasteizko Europa Jauregian, “Gorputza eta errealitatea” lelopean.

Ekitaldi birtualez beteriko pandemia garai luzearen ondoren, Luzaro Psikomotrizitate Eskolak COVID-19aren agerreratik egin diren lehenengo psikomotrizitate jardunaldi presentzialak antolatu zituen. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu jardunaldietan parte hartu eta horiek gorpuztu zenituzten ia 300 lagunei.

Hausnartzeko eta garatzeko hamaika ideiarekin irten ginen Europa Jauregitik, eta oraindik ere geure buruetan oraindik burrunba egiten duten esaldi batzuk berreskuratu nahi izan ditugu:

  • Emozioekin jaiotzen gara, ez afektuekin: horiek harremanean eraikitzen dira.
  • Gorputzak subjektiboki eta kolektiboki irudikatu egiten gaitu.
  • Jokoa ez da existitzen gorputzetik kanpo.
  • Generoaren gaiak ez du suntsitzea planteatzen, baizik eta berrirakurtzea, birdimentsionatzea, berrinterpretatzea: eskuragarritasuna eta beste pertsona den eta izan nahi duen horrekiko irekitasuna. Kontua ez da gauza “berdinak izatea”, baizik eta identitate desberdinetatik berdintasun-harremanak ezartzea.
  • Ez dago “gorputza”, baizik eta “gorputzak”. Ez dago sinbolikoa ez den giza harremanik.
  • Pertsonaren subjektibotasunetik pasatzen ez den oro kanpokotzat hartuko da, eta ez du identitaterik eraikiko. Gorputza subjektibizatu ahala humanizatzen da.
  • Ez gara ari gorputza entrenatzeaz, arautzeaz, baizik eta gure gorputzean subjektu izateaz, banan-banan.

 

Eskerrik asko, berriro ere, jardunaldi hauek posible egiteagatik. 2023an antolatzea espero dugun XVI. Jardunaldietan ikusiko dugu elkar.