Berriak

Astebete barru hasiko dira Psikomotrizitate Praktikari buruzko XV. Jardunaldiak. Gasteizen antolatuko ditugu, “Gorputza eta errealitatea” lelopean. Hasi aurretik, bertan hausnartuko ditugun galdera batzuk bota nahi dizkizugu:

Zer begirada dugu gorputzari buruz haurraren garapenean eta gure hezkuntza-proiektuetan? Pandemiak bere arrastoa utzi du horri dagokionez. Gaur egun, ikastetxeetan sakontze pedagogikoko proiektu ugari bultzatzen ari dira. Proiektu horietan, ardatz egituratzaile bat haurra eta haren ekintzak giza garapenaren ikuspegi global eta globalizatzaile batetik ulertzeko beharra da. Haurra bere osotasunean ulertzea gorputza-afektuak-pentsamendua integratzearen garrantzia lantzea da. Zer leku eta zentzu ematen diogu gorputzari haurtzaroko hezkuntzan?

 

Psikismoaren garapenaren eta haurraren heltze-prozesuen oinarriak bizitzaren hasierako esperientzia afektibo-gorpuzdunak dira. Nola islatzen da hori eskola-testuinguruetan? Argi al dugu nola ulertzen dugun gorputza haurren garapenean? Zertaz ari gara hezkuntza globalaz ari garenean?

 

Oraindik garaiz zaude izena emateko. Bertan ikusiko dugu elkar!

 

Partekatu itzazu hausnarketak sare sozialetan irudi hauek erabiliz: