Cargando Eventos

« Todos los Eventos

XIV. PSIKOMOTRIZITATE JARDUNALDIAK

November 29 - December 1

XIV. PSIKOMOTRIZITATE JARDUNALDIAK. VITORIA-GASTEIZ. EUROPA JAUREGIA

2019KO AZAROAREN 29, 30 ETA ABENDUAREN 1a

Urte honen amaieran ospatuko ditugu XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak.
1992an izan zen jardunaldion lehen edizioa, orain dela 27 urte.
Aurtengorako ere egitarau oso interesgarria ari gara prestatzen; gaur egungo hezkuntza testuinguruan oinarri-oinarrizkoa den gai baten bueltan arituko gara: “LOTURAREN BALIOA”. Haurra osasuntsu garatuko
bada, ezinbestekoa zaio atxikimendu segurua eraikitzea eta, halaber, atxikimendu segurua eraiki ahal izateko, funtsezkoa da helduaren eta haurraren artean ezartzen den lotura.

Hori horrela izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu atxikimendu seguru hori nola eraikitzen den argi izatea,
haurraz arduratzen diren helduen zer jarrera eta portaerek errazten duten hori eta zer beste jarrera eta portaerek oztopatzen duten, askotan, zailtasun edo asaldura larri zein ez hain larriak ere eragiteraino.

Lehen lotura seguru hori eraikitzea da, hain zuzen ere, bizitzan aurrera egin ahala, lotura berri eta esanguratsuak eraiki ahal izateko oinarri-oinarrizko baldintza. Lotura berri horiek eraikitzeko, lehenik eta behin, norbere buruaren gaineko kontzientzia izan behar da, norbere subjektibitatearen gaineko kontzientzia. Horren gainean eraikiko dira, gero, besteekiko harremanak, alegia, bizipenak partekatzeko eta horiekiko enpatiaz jokatzeko gai izango diren subjektuen arteko harreman zinez esanguratsu eta sentikorrak. Horrek guztiorrek, ondo bidean, zentzuz betetako bizi esperientzia zein harremanak izatea ahalbidetuko dio subjektuari.

Dena den, atxikimenduari eta haurtzaroaren zaintzari buruzko literatura zein mito asko dago, gure ustez, familia zein profesionalen artean nahasmen handia sortzen ari direnak. Nahasmen horren eraginez, atxikimendu prozesuak-eta behar bezala ez ulertzearen eraginez, familia eta profesional asko, haurrei laguntzeko intentziorik onenarekin, baina haurren garapen-prozesuan eragin kaltegarria duten jarrera eta portaerak hartzen ari dira.

Egia da, baina, gaur egun ez dela batere erraza heziketa eta haziera gaietan ideia argi bat izatea; izan ere,
sekulako informazio jasa eta askotariko ikuspegiak daude gaion bueltan.
Zalantza eta ziurgabetasunak gain hartu digu helduoi. Gauzak horrela, zalantza eta ziurgabetasunez betetako testuinguru honetan, helduok zailtasun asko ditugu gu geu seguru sentitzeko eta, beraz, zer esanik ez, haurrei segurtasuna emanez bidean lagun egiteko.
Hain zuzen ere, horretxegatik erabaki dugu loturaren eta atxikimenduaren gaia lantzea: nola eraikitzen den, helduek eraikitze-prozesu horretan dugun garrantzia… Horretarako, gai honen benetako dimentsioa zein den argitzen laguntzeko, hainbat adituren ekarpenez blaituko gara, prozesu horiek errazten edo oztopatzen dituzten jarrera eta portaerei buruzko hainbat orientabide emango dizkigute.

Esan beharrik ez da, izango dela tartea gure praktika, psikomotrizitate praktika, gai honen gainean egiten ari den ekarpenei buruz hausnartzeko ere. Psikomotrizitate praktikan argi ikusten dugu zein garrantzitsua den lotura sendoak eraikitzea eta, behin horiek eraiki ondoren, banaketa-prozesuak ahalbidetzea; izan ere, biak ala biak dira
ezinbesteko haurrak autonomiarako eta heldutasun psikologikorako bidean jartzeko. Azken batean, ez al dira, bada, horiek edozein hezkuntza esku-hartzearen helburu nagusiak?

Gaur egun, zorionez, ez du inork ukatzen haurrekin errespetuan, sentikortasunean eta afektuan oinarritutako harreman bat ez izateak ondorio kaltegarriak dituela euren garapen-prozesurako. Hala ere, badirudi, beste zenbait alderdi ez daudela hain argi. Heldu askok ez dute ulertzen badirela gure zenbait jarrera eta portaera, nahiz guri ez hala iruditu, haurren garapen-prozesurako kaltegarri direnak, besteak beste: muga egokiak ez jartzea, gu geu ezegonkorrak izatea, gehiegi babesteko joera izatea… Jarrera eta portaera horiek haurrengan ondorio kaltegarriak dituztela ikusten ari gara behin eta berriz eskola zein psikomotrizitate terapia zentroetan.

Hortaz, badakizue, gorde asteburua Gasteizko jardunaldietarako, gure arteko lotura luze eta sakonaz
gozatzen jarraitzeko!
Adeitasunez,
Luzaro Psikomotrizitate Eskola / UNED-Bergara

IZENA EMAN:

Izena

Abizenak

NAN

Emaila pertsonala

Telefonoa

Lanbidea

Helbidea

Posta kodea

Herria

Ordaindutako kopurua:

Ordainketaren data:

2019 urtean Luzaro edo ASEFOPeko beste eskola bateko ikaslea zara:
EzBai

Gonbidatua:
EzBai

INFORMAZIOA

Epea: Azaroaren 22ra arte zabalik.

Izena emateko: www.luzaro.net web-orriaren bidez edo behealdean dagoen fitxa bete eta bidali emailez, gutunez edo faxez.

Prezioa:

– Orokorra: 160 €.

– 2019an Luzaro edo ASEFOPeko beste eskola bateko ikasleak: 140 €.

Ordainketa: Banku-transferentzia edo zuzenean Laboraleko ES74 3035 0009 170090087718 kontuan, “jardunaldiak” eta matrikulatzen denaren izen-abizenak jarriz. Ordainagiria UNED-Bergarako idazkaritzara bidali.Dokumentazioa bidaltzeko helbideak:

– Emailez: secretaria@bergara.uned.es
– Postaz: UNED-Bergara. Idazkaritza (Jardunaldiak) 69 posta kutxa. 20570-Bergara. – Faxez: 943762721.

Matrikula borontatezko ezeztapena idatziz eskatu beharko da azaroaren 22a baino lehen eta prezioaren %10eko gastua sortuko du.

Detalles

Comienza:
November 29
Finaliza:
December 1

Lugar

Palacio de Congresos Europa
Av. Gasteiz, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Álava
Vitoria, Gasteiz 01009 España
+ Google Map

Organizadores

ASEFOP
LUZARO