Berriak
Ekainaren 3an “Psikomotrizitatea eskola barruan” jardunaldian parte hartuko dugu Iruñean
- 2023 May 21, Sunday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Ekainaren 3an, larunbata, Luzaro Psikomotrizitate Eskolak “Psikomotrizitatea eskola barruan jardunaldia: esperientzietatik etorkizunera” ekitaldian parte hartuko du Iruñean. UEUk eta AMANE Elkarteak elkarlanean antolatu dute jardunaldia eta honako hitzaldia egingo dugu Luzarotarrok:
- Rikardo Acebo Urretxu. Psikomotrizista hezitzaile eta terapeutiko gisa trebatua. LUZARO Psikomotrizitate eskolako kidea.
- Nerea Martinez Salsamendi. Gizarte zerbitzuetan psikologoa. Psikomotrizista eta LUZARO Psikomotrizitate Eskolako kidea.
Jardunaldiaren inguruan:
Psikomotrizitateak haurtzaroaren garapenerako, osasun eta eskubideen aldetik, jolas libreak eta gorputzaren mugimendu askeak, duen garrantzia azpimarratu nahi dugu jardunaldi honetan. Praktika honek dituen onurak balioan jarriko ditugu, batez ere prebentzioaren aldetik dituen posibilitate sakonak ikusgai jarrita.
Psikomotrizitate praktikak teoria, pedagogia konkretua eta metodo berezia dauka eta formazio egokia behar da behar bere osotasunean eskaini eta haurrentzat onuragarria izateko. Beraz, jardunaldi honetan, psikomotrizitatearen praktika profesionalaren beharra azpimarratuko da.
Informazioa eta izen-ematea hemen.