Berriak
Ekintza, mugimendua eta jolasa ume txikien bizitza dira… Edozein ekintzak, mugimenduk edota jolasek balio ote dute garapen osasuntsua izateko? Garai arraroetan gaude, itxialdian eta “normaltasun berrietan”: maskarillekin, distantzia fisikoarekin, mesfidantza eta beldurrarekin… Azken asteotan badirudi jende asko konturatu dela harreman persentzialen garrantziaz, gorputzen arteko harremanetaz, besteekin egoteaz, besarkatzeaz, ukitzeaz. Eta are nabarmenagoa da umeen kasuan: […]
Aurreko testuan esan genuen bezala, gaurkoan ume txikien autonomiaren garrantziaz hitz egingo dugu. Horretarako, umeen autonomiaren garapena erraztearen inguruan erreferente diren bi profesional izango ditugu kontuan: Emmi Pikler eta Bernard Aucouturier: Beno, eta hori da azken hausnarketa ume txikien eta itxialdiaren inguruan. Espero dugu nahikoa lagundu izana. Orain “deseskalatzea” dator. Gizartea ez dadila bidean erori!
Sentitzen dugu, sarrera hau gaztelaniaz bakarrik dago eskuragarri.
Pandemiak eragindako salbuespen-egoera dela eta, maiatzean Bilbon eta Donostian egitekoak genituen sentsibilizazio-ikastaroak atzeratu behar izan ditugu. Oraingoz, irailaren 18, 19 eta 20an Gasteizen programatutako ikastaroari eutsiko diogu. Atzeratutako ikastaroetarako data alternatiboak aztertzen ari gara, baina hori behar bezala garatzeko, azpiegitura ere berrantolatzea dakar. Beraz, oraindik ezin dugu data baieztatu. Ahalik eta azkarren informatzeko konpromiso irmoa […]
Sentitzen dugu, sarrera hau gaztelaniaz soilik dago eskuragarri.
Itxialdian gaudelarik, Etxealditik Euskaraldira dinamika abiatu dute apirilaren 20tik aurrera, eta hainbat erronka jarri dituzte. Ekimen horren baitan, Berria egunkariak baliabide sorta bat egin du, etxean gauden bitartean euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko, entzuteko, ikusteko, dantzatzeko… Umeentzat aukera ederrak bildu dituzte! Ikusi hemen.