Berriak
“Pertsonak hezitu ordez, autonomian oinarritutako formakuntza prozesuetan laguntzen ditugu”. Horregatik, formazio teoriko eta praktikoekin batera, “formazio pertsonala” proposatzen dugu. Jarrera pertsonalak garatzeko lanaren aldeko apustua egiten dugu, psikomotrizisten gaitasun profesionalak ahalbidetzeko. Estrategia eta metodologia zehatzak (eta gure praktikaren printzipio eta helburuarekin koherenteak direnak) bereganatzearen garrantziaz gain, “psikomotrizistaren jarrerak” dira gure praktikaren ezinbesteko oinarri. Psikomotrizitate saioa […]
“Atxikimenduaren teoriaren arriskuez” ari garenean ez dugu esan nahi teoria hori arriskutsua denik, kontrakoa baizik: oso garrantzitsua iruditzen zaigu umeen garapena ulertzeko (eta gizaki guztiona orokorrean). Gainera, garapen hori laguntzen duten helduen jarrerak eta portaerak garatzeko ere balio du. Zertaz ari gara ‘arriskuaz’ ari garenean? Hezkuntza eremuetan egiten diren interpretazio eta aplikazioen arriskuaz ari gara, […]
Asko ikasi daiteke lau egunetan. Bestela, galde iezaiezue Psikomotrizitate Laguntzako VII Formazioko ikasleei. Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Katty Homarrek zuzendutako formakuntza pertsonalerako ikastaroan parte hartu dute. Katty Espainiar Estatuko psikomotrizitate praktikan erreferente da, baita AEC Bartzelonako Psicomotrizitate Praktikako Eskolako formatzailea ere. Gainera, harrotasun handiz esan dezakegu sarri aritzen dela elkarlanean Luzarorekin. Kattyk mintegi anitz zuzendu ditu […]
Joandako larunbatean, maiatzaren 25-ean, UNED-Bergara-ren egoitzan, UNED- Bergara Ikastetxe Elkartuak eta LUZARO psikomotrizitate Eskolak antolatutako “Berezko kurtsoen emanaldia ospatu genuen, ASEFOP Europako psikomotrizitate eskolen elkartearen kolaborazioaz. Heziketa mailako Formazioa Eusko Jaurlaritzak homologatua delarik.