PSIKOMOTRIZITATE LAGUNTZAKO FORMAKUNTZA

PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKA TERAPEUTIKOAN FORMAKUNTZAKO BIURTEKO VIII KURTSOA 2020-2021

Matrikula irekita:


Irakurri dut eta ados nago Abisu legala eta Pribatutasun Politikarekin / He leído y acepto el Aviso Legal y la Política de Privacidad.

Datak: Azaroak 15, 16 eta 17

Prezioa: 195€

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua. ASEFOP-ek. Kolaboratzailea: ASEFOP.


Zuzendaritza zientifikoa

ASEFOP (Psikomotrizitate Praktikan Formakuntzarako Eskolen Elkarte Europarra).


Irakasle-tutoreak:

  • Rikardo Acebo (Filologoa eta psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Margarita Aresti (Irakaslea eta psikomotrizitatean terapeuta).
  • Alvaro Beñaran (Pedagogo, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Ion Pérez de Arriluzea (Psicólogo, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).

Irakasleak:

  • Giuseppe Benincasa (psikiatra, haur-neuropsikiatra eta psikoanalista).
  • Ángeles Cremades (psikologoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPekoformatzailea).
  • Katty Homar (pedagogoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Anna Luna (pedagogoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Juan Carlos Martín Lorenzo (fisioterapeuta eta psikomotrizitatean terapeuta).
  • José Á. Rodríguez (medikua, psikoanalista, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPekoformatzailea).
  • Iolanda Vives (psikologoa, psikomotrizitatean terapeuta eta ASEFOPeko formatzailea).

FORMAKUNTZAREN HELBURU OROKORRAK

Zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko gaitasun profesionala lortzea helburu nagusia da. Bere koherentzia eta espezifikotasuna osatzen dituzten metodologia, edukiak eta gorputz jarrerak eta jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuaz:

  • Psikomotrizistaren jarreren garapenaren sakontzea.
  • PPA-ren oinarri teoriko eta metodologikoen sakontzea.
  • Maila terapeutikoaren zentzuaz jabetzea.
  • Esku-hartze psikomotor terapeutikorako segurtasun markoa eraikitzeko behar diren baliabideen garapena.

FORMAKUNTZAREN EDUKIAK

Formakuntza pertsonala

Formakuntza-prozesuaren muina da, praktika honen espezifikotasuna adierazten duena. Bizipenetatik abiatuz estrategia terapeutikoetara eta oinarrizko kontzeptuetarako prozesua lantzeko aukera ematen duena.

Psikomotrizitate gelan eta formakuntza eremuhonetan egindako lanen arteko paralelismoa badago: bietan, bai profesionalengan bai haurrengan segurantza sakonaren prozesuetan eragiten baita.                                                                      

Formakuntza atal honen iraunaldia: 472 ordu.

Formakuntza teorikoa

PPA-jardunaren oinarrietan sakontzeaz gain, haurraren heldutasunerako zailtasunik gabeko garapenaren teoriak eta garapen patologikoaren teoriak aztertuko dira: egitura motorra, psiko-afektiboa eta kognitiboa kontuan hartuz.

Era berean, haurrak bizi diren inguruko sistemak aztertuko dira (familia, eskola eta ingurunea).

Formakuntza atal honen iraunaldia: 399 ordu.

Formakuntza praktikoa

Formakuntza-prozesuaren zentzua eremu honetan aurkitzen dugu bizipenak eta kontzeptuak uztartzen baitira.

Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoaren prozesu pertsonala bizitzea kasu indibidual batekin. Horrela, formakuntza-prozesuan zehar edota lan klinikoan zehar sortzen diren erresonantzia toniko-emozionalak benetan lantzeko aukera izango dute. Guzti hau, saioen azterketa-lanarekin osatu egiten da, talde txiki egonkor eta autonomoen lan-egituraren bitartez eta tutoretza-pean izango dena.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 329 ordu.


PROZESUAREN EBALUAZIOA

1.urtean zehar praktika abian jartzearen inguruko idatzizko lan bat egingo da eta 2.-ean bukaerako memoria. Gainera, formakuntzaren zehar bi banakako elkarrizketak egongo dira, Formakuntza pertsonalaren prozesuaren barruan.


ZIURTAGIRIA

Kurtsoa gainditu ezkero, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan ziurtagiria jasoko da, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak “berezko titulu”-tzat    ezagutua eta Luzarok eta ASEFOP-ek bermatua.


EGUTEGIA

  • 2019-ko azaroak 15, UNED-Bergaran elkarrizketak.
  • 2019-ko azaroak 16 eta 17, aurretiko sentsibilizazio ikastaroa Martutenen (Donostian).
  • Formakuntzaren gainontzeko atalak asteburuetan eta bi Formakuntza pertsonaleko mintegi  intentsiboetan izango dira; azkeneko bi hauek ikasturte bakoitzeko bat izango dira, ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera bitartean (egutegia ikusi).

SARRERA BALDINTZAK ETA EPEAK

  • 2019-ko urriak 31 eskaera-fitxa eta curriculuma, ASEFOP eskola batean egindako formakuntza barne, bidaltzeko azkeneko eguna izango da.
  • Abendua, eskuragarri dauden 24 plaza osatzeko aukeraketa izango da.

KOSTUA ETA ORDAINKETA ERA
  • Sentsibilizazio ikastaroa: 195 €.
  • Formakuntzaren kostua: 1e. urtea, 2.800 €; 2.urtea, 2.800 €.
  • Ordainketa era: 1. urteko matrikula, 800 €; 2. urteko matrikula, 800 €. Gainontzekoa, helbideratutako bi urteetako 8 kuotetan (4 kuota urte bakoitzeko), 500 €-koak.

INFORMAZIOA

Luzaro-ko Administraritza

UNED-Bergara-ko Idazkaritza