Berriak
ASEFOPeko psikomotrizitate eskolen artean elkar laguntzen eta trebatzen jarraitzen dugu
ASEFOPeko psikomotrizitate eskolen artean elkar laguntzen eta trebatzen jarraitzen dugu
- 2023 July 11, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
No Comments


Ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an, Bartzelonako ASEFOP Eskolako (AEC) kide diren Iolanda Vivesek eta Marta Pascualek Formazio Pertsonaleko Mintegia egin zuten Luzaroko Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoa ikastaroko IX. Promozioko ikasleekin.
Beste behin ere, eskolen eta ASEFOPeko profesionalen arteko komunikazio- eta lankidetza-dinamika irekien bilaketak prestakuntza-esperientzia handia ekarri du, profesional horien kalitatean eta ikasleen inplikazioan oinarrituta.
Formazio birtual “espres” garaiak bizi ditugula badakigun arren (eta horrek dakartzan zailtasunak ezagutzen ditugun arren), Luzaron konpromisoan eta giza harremanetan oinarritutako prestakuntza presentzialaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.
Eskerrik asko, Iolanda eta Marta: Beti ari gara zuekin ikasten eta trebatzen!
